Euskarri Elastikoak – Kautxu-Metalezko Euskarriak – B
Ekifrekuentzial, trinko eta profil baxukoak diren esekidura hauek, mugimenduaren hiru norabideak zuzentzen dituzte, kautxuan deformazio nahiko handiekin.
Kautxura kanpai itxuran itsatsitako bi babesle paraleloz eta belarriak dituzten oinarriekin eginak daude. Belarridun oinarri hauen goi babesleek hariztatutako zulo bat daukate. Jartzeko eta finkatzeko errazak dira.
Altzairuzko zirrindola babesleak, gainkargak jasateko aukera ematen dio eta kautxua hidrokarburoen tanta-isurtze posibleetatik babesten du.
Sorta hau sei tamainatan eta hiru gogortasun ezberdinetan ekoizten da (45-60-75 Shöre), 2 Kg eta 1300 Kg bitarteko zama tartera egokitzeko.
EZAUGARRI TEKNIKOAK:
NR motako elastomeroa edo kalitate handiko elastomeroa. -40ºC eta +70ºC tarteko lan tenperaturak. Elastomeroetan gogortasunarekiko dagoen tolerantzia kontutan izanda, sorta hauen ezaugarri mekanikoak desberdinak izan daitezke.
Polígono Industrial Lastaola, Parcela 3,
Naves A8-A11, 20120 Hernani (Gipuzkoa)
Tel: +34 943 335 350 · Fax: +34 943 335 291
Laguntza horren helburua da enpresaren eta haren ingurunearen nazioarteko garapenean laguntzea.
Europa egiteko modu bat.