Accesorios Elásticos Lesol

Saihestu zure sistemen potentzia-galera eta osasun nahiz makinariaren arazoak, bibrazioen aurkako gure irtenbideekin.

Trabajador
Productos
Obra
previous arrow
next arrow

Bibrazio, kolpe eta zaraten isolamendua

Lesol, bibrazioak, kolpeak eta zarata isolatzeko era guztietako bibrazioen aurkako materialak fabrikatu, merkaturatu eta saltzeaz arduratzen den enpresa da.

1984az geroztik, bibrazioen aurkako irtenbideak eskaintzen ditugu produktu, kalitate eta zerbitzu maila gorenarekin.

Gure bibrazioen aurkako sistemekin ekipoen funtzionamendu zuzena bermatzen dugu, potentzia galtzea ekidinez eta baita ere matxura kopurua murriztuz. Ingurunean lan egiten duten pertsonei ongizatea ere eskaintzen die.

Zuen makinen potentzia galerak saihestu gure sistema antibibratorioei esker

Kautxu – Metal

Euskarri hauek, altzairuzko lehengaiak dituzte oinarri bezala eta elastomero mota ezberdinetako fabrikazio prozesu bat jarraitzen dute.

Elastomeroak nagusiki NR motakoak edo kalitate handiko elastomeroak izaten dira -40 ºC eta 70 ºC lan tenperatura bitartean, edo VMQ motako elastomeroa barne leunketa tasa altuarekin erresonantzia frekuentziari transmisio koefiziente txikia emanez, -60 ºC eta +250 ºC lan tenperaturentzat.

Bere geometria konfigurazio desberdinek era askotako erabilerak esakintzea ahalbideratzen dute.

Metal Isolatzaileak

Mota ezberdineko motelgailu helikoidalekin eta altzairuan fabrikatutako zati metalikoekin eginak.

Karga gama zabal batetan deformazio handiak jasateko abantaila dute baina barne amortiguazio txikiarekin. Mota ezberdineko malguki helikoildalekin eta altzairuan fabrikatutako zati metalikoekin eginak.

Isolagailuen gama osoa erresistentzia eta iraunkortasun handiko elementuekin egina dago.

Sustainers

Altzairuzko lehengaiekin, malguki helikoidalekin eta mota ezberdinetako elastomeroekin eginak.

SUSTAINER elementuak sabaian jartzeko diseinatuak izan dira, iturri igortzaile batek sortutako zaratetatik, bibrazioetatik eta talketatik isolatuz. (ISOLAMENDU AKTIBOA)

Baita ere sabai akustiko faltsuetan garraio estrukturalaren zarata, bibrazioa edo talkak xurgatu dezakete (ISOLAMENDU PASIBOA)

Isolatzaile Metaliko Herdoilgaitzak

Hainbat motatako malguki helikoidalez konposatutako bibrazioen aurkako isolatzaileak altzairu herdoilgaitzez egindako metalezko zatiekin.

Isolagailu gama guztia korrosioarekiko erresistentzia handiko elementuekin eginda dago, 650 ordu baino gehiagoko gatz-laino ganberan eta -100ºC eta + 400ºC arteko tenperatura-tartearekin.

Mago

Altzairuzko lehengaiekin eta Elastomero mota ezberdinekin, sintetikoak nagusiki, eginak.

Elastomeroak IIR, NBR eta NR edo azidoetara eta petroleoren deribatuei erresistenteak diren kalitate altuko elastomeroak dira, -40 ºC eta 130 ºC bitarteko lan tenperaturentzat.Modelo nagusiak rotula euskarriak eta altzairu herdogailtza dira, baita Lesol produktuetatik aparteko gama osagarria.

Bere geometria konfigurazio desberdinek era askotako erabilerak esakintzea ahalbideratzen dute.

Salmenta eta fabrikazio prozesu guztian 9001 zertifikazioa.

Proba ezazu gure laguntzailea bibrazio isolamendu-ikerketarako

Zerbitzuak konpromezurik gabe eta pausoz pauso gidatu zaitu bibrazioen aurkako isolatzailerik egokiena aurkitzeko prozesuan.

Prentsa aretoa

Polígono Industrial Lastaola, Parcela 3,
Naves A8-A11, 20120 Hernani (Gipuzkoa)

Tel: +34 943 335 350 · Fax: +34 943 335 291

comercial@lesol.es